Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Dantza Familian, Martxel Rodriguez

Ikastaroak
Dantza Familian
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Urr 12
/ 11:00-12:00
0,00 EUR
Euskaraz
Beteta

Ekimen honek artea, eta bereziki dantza, familiara gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak giro oso dibertigarrian sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera eskaintzen du ekimenak.

Oraingo honetan, Martxel Rodriguez dantzari eta koreografoak zuzenduko du dantza tailerra. 4 urtetik aurrera duten haurren familiei zuzenduta,  haurrak gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan beraiekin partehartzeko. Helduek eta haurrek eman behar dute izena.

Martxel Rodriguez honela aurkeztu du tailerra: "Dantza familian tailerrean, joku desberdinen bidez, partehartzaileen kontzientzia korporala areagotzen saiatuko gara, banaka, binaka nahiz taldekako proposamenekin. Horretarako, Imajinazioaren eta inprobisazioaren bitartez erritmo, dinamika eta mugimendu mota desberdinak frogatuko ditugularik."

IRAKASLEA: Martxel Rodriguez.

LEKUA: Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoa

ORDUTEGIA: 11:00 - 12:00

DATAK: Urriak 12

SALNEURRIA: Doan

 
 
 
 
 

INFORMAZIO GEHIAGO: posta elektronikoa edo 943483860 telefonora deituz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu