Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Olentzero eta Mari Domingi

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI KARROZAN

Olentzero eta Mari Domingi

Urtero bezala, abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingi Donostiara etortzen dira haurrei opariak ekartzera. Olentzerok eta Mari Domingik Donostiako haurrak agurtzen dituzte. 

Abenduaren 24an, astelehena, arratsaldeko 16:00etan Olentzero eta Mari Domingi Urgulletik jaitsiko dira hirira. Harrera Santa Maria elizako atrioan egingo diegu. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingi gurdi baten gainean Udaletxera abiatukjo dira. Gero Axular eta Eskola Dantza taldeko dantzariak, trikitilariak bezala karakterizatuta zeuden 5 txotxongilo erraldoien talde bat eta trikitilariak izango dituzte lagun. Ibilbidea: Nagusia, Boulevard, Alderdi Eder. Arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara Olentzerok eta Mari Domingik eskutitzak jasoko dituzte  Udalbatzan. Eta bukatzeko, arratsaldeko 18:30ean, desfilea hasiko da hiri erdiko kaleetan zehar: Ijentea, Hernani kalea, Loiola kalea, San Martzial kalea, Getaria kalea, Askatasunaren Hiribidea, Txurruka kalea, Gipuzkoa plaza, Elkano kalea, Boulevard zumardia, Alderdi Eder.

 

 Olentzero eta Mari Domingi Donostian

Olentzero eta Mari Domingi Donostiako auzoetan

Beste urteetan bezala, Olentzero eta Mari Domingik gure hiriko auzoak ere bisitatuko dituzte. Esteka honetan ikus daitezke ordutegi eta ibilbideak.