Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Turisteando, Trapu Zaharra

Antzerkia kalean
turisteando
Arrizar
2019 Ira 19
/ 19:00
Gaztelaniaz

Bidai agentzia batek (San Fernando bidaiak) kanpaina pionero bati ekitea erabaki du. Helburua da turismo industrialak, masifikatuak, eragiten dituen ingurumen-ondorioak ahal den gehiena murriztea.

Haren produktu berrirako ideiaren funtsa da bidaia birtualak diseinatzea ("goza itzazu zure oporrak, munduko edozein lekutan, etxeko besaulkitik mugitu gabe").

Horretarako aurreikusi du aplikazio bakarra eta pertsonalizatua programatzea, oporrak nahierara antolatzeko.

Hortaz, bertatik bertara ikusiko dugu aplikazio horietako baten diseinua. Horretarako, zozketa eginda aukeratutako boluntario batek bere bidaietan bizi izandako esperientziarik onenak eta okerrenak berriz biziko ditu. Bilduma horretatik aterako da, hain zuzen ere, etorkizuneko bidaia birtuala, pen-drive batean jasoa.

Hori da teoria. Errealitateak erakutsiko du guztia ez dela dirudien bezain erraza, eta turista baten burmuinak dirudien baino modu konplexuagoan funtzionatzen duela.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu