Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Santo Tomaseko Feria

Santo Tomaseko Feria 2017

Santo Tomas festa egun bakarrekoa da: abenduaren 21ekoa. Egun horretan Donostia landa-merkatuan eraldatzen da, eta txistorra da protagonista nagusia. Postu ugari ezartzen dituzte. Bertan janari, eskulangintza eta beste hainbat motatako produktuak erosi ahal dira.

 2017ko Egitaraua

 
INDICE

Jarriko diren postuen kokapena

Orobat 201 postu jarriko dira datorren abenduaren 21ean, osteguna, gure hiriko kale eta plazetan:

Lehiaketak

lehiaketak

TRAJES

Haur Tailerra - "Egin ezazu zure egurrezko medailoia"

  • Parte-hartzeko formularioa (izen emateko, Zuloaga plazako karpan)

Ursula - Feriako protagonista

 

ursula

 

Leitzako Arro baserritik iritsi zaigu aurten ere Santo Tomaseko Feriako protagonista nagusia: Ursula du izena eta han bertan, Leitzako basirrian,  hazitako txerri honek Santo Tomas egunean 370 kilo inguru izango dituela espero dugu. Urtero bezala, Konstituzio plazan ikusgai egongo da 10:00etatik 20:00etara.

 

Santo Tomaseko Feria auzoetan

 Hiriko auzoetan ere Santo Tomaseko Feria ospatuko da; hemen kontsulta ditzakezue tokiak, datak eta prestatutako egitarauak.

Historia eta informazio gehiago

Festaren historia

XIX. mendearen erdialdean, Gipuzkoako landa-finka gehienak maizterrek lantzen zituzten, eta euren errentak Santo Tomas egunean ordaintzen zituzten. Jabea Donostian bizi zen. Horrela, Santo Tomas egunean baserritarrak hirira joaten ziren errenten diruarekin eta kapoi pare batekin. Jabeek, esker ona erakusteko, bakailaoa eta txokolatea oparitzen zieten.

Baserritarrek hiriburura egiten zuten bidaia euren herrietan ez zeuden gauzak erosteko eta baserriko produktu onenak saltzeko aprobetxatzen zuten. Hori horrela, feria bat antolatu behar izan zuten, Santo Tomasekoa sortuz Donostiako Konstituzio plazan.

Gipuzkoako udalerrietako garraioa hobetu zutenean Feria jada ez zen premiazkoa. Hala ere baserritarrak ohiturei eutsi zien eta Santo Tomas egunean Donostiara joaten jarraitzen zuen. Eta Feriak gaur arte iraun du bizirik.

Hasieratik ohikoa izan da txorizo frijitua ogiarekin jatea, eta festa honen protagonistak haurrak ziren. Eurei opari zaratatsuak egiten zizkieten. Hala ere, tradizio hori urteekin desagertu egin bada ere, gaur egun oraindik irauten duten hainbat berrikuntzak sartu zituzten, hala nola, baserritarrez janztea, jatorrian plazan ikusten ziren jantziak imitatuz. Beste ohituretako bat da ikasleek euren ikasketa amaierako bidaia ordaintzeko Konstituzio plazan txistorra-postuak jartzea. Plaza txiki geratu zenean festa hiriko beste hainbat lekutara zabaldu zen..

San Tomas jasangarriago batengatik

Santo Tomas feria aitzindari izan zen bertan egiten diren kontsumoetarako edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea ezartzeko garaian. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaiera aldera eta, ekimen honek Kataluniako unibertsitate-festetan izan zuten arrakasta egiaztatu ondoren, festen unitateak jasangarritasunaren aldeko konpromisoa hartu zuen eta Santo Tomas ferian lehen aldiz berrikuntza hau jarri zuen. Urtez urte errepikatu da eta Donostia Kultura Festak sailak antolatutako Donostiako festa guztietara zabaldu da.

Edalontzi hauek erabiliz kaleko hondakinak murriztea eta gure jaietako ingurumen-kalitatea hobetzeko beharraz gehiago jabetzea lortu dugu.

Hobekuntza honetan eragina duten ingurumen arloko beste hainbat erabilera: hondakin organikoak, beira eta plastikozko ontziak, tetrabrick, kartoia eta papera biltzeko edukiontzi gehiago ipintzea, eta txistorra-postu guztien artean eta prestatutako beste hainbat elikagairekin erabilitako olioaren banakako bilketa egitea.

Santo Tomaseko Feria - Komun publiko eta kimikoak

 

PLANO-WC-2017