Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Euskal Jaiak

2018ko Euskal Jaiak

Aurtengo Euskal Jaiak abuztuaren 30etik irailaren 9ra ospatuko dira. Egun horietan euskal kirol ezagunenen lehiaketak eta erakustaldiak egiten dira. Euskal kulturarekin lotutako ekintzak dira. Sagardo Eguna irailaren 1ean, larunbata, ospatuko da.

2018ko egitaraua

 

Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa 2018

Donostia San Sebastian Festakek antolaturik eta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa ospatuko da Konstituzio Plazan irailaren 2an, arratsaldeko 18:00etan.

 

2018ko Kartela

 BIKOTEfirmadoweb

Egilea:  GORKA AIZPURUA SERRANO

Eibartarra, 1978an jaioa, eta egun Bartzelonan bizi dena, arkitektura eta barne diseinuko bulego ezagun batean diseinatzaile grafiko senior lanean.

Bere bizitza osoan, hainbat sari eta aitortza eskuratu ditu, baita liburuak argitaratu ere diseinuaren munduaz.

Diseinu Grafikoko goi-mailako graduatua da Einan, Bartzelonan. Ilustrazio sortzaileko gradu-ondoko bat du Einan, eta bi urtez ikasi du Leioako Arte Ederren fakultatean.

Kartel sinplea da. Bertan, bikote bat antzeman daiteke jaiegun berezi batez disfrutatzen, non maitasuna, berdintasuna eta dibertsitatea nagusitzen diren.

 

 

Historia

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1896. urtean "Fiestas Euskaras" izenekoak sortu zituen. Bertan nekazaritza-lehiaketak antolatzen zituzten. Horretaz gain literatura-lehiaketa, dantza eta herri-kirolak antolatzen zituzten, euskal ohiturak eta folklorea goretsiz.

1893. urtean Antoine D´Abbadiek, Sara, Donibane Lohitzune eta Urruñako euskal festen sortzaileak, euskal festa antolatu zuen Azpeitin. Ekimen horri Gipuzkoako Aldundiak heldu eta Arrasaten lehen aldiz euskal festa antolatu zuen. Hurrengo urteetan beste hainbat herritan antolatu zituzten.

Jose Antonio Begiristain alkatearen ekimenez, 1927ko irailaren 8a eta 18a bitartean, Donostiak lehen Euskal Astea antolatu zuten. Hurrengo urtean, Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearekin batera Aldundiak ere batzorde antolatzailean hartu zuen parte. Gerra zibilak Euskal Festa hauen bigarren etapa eten zuen arren, 1940. urtean, El Diario Vasco eta Kultur eta Turismo Ekintzetxea Euskal Aste hau berreskuratzen saiatu ziren.

1961. urtean Asteari bere jatorrizko izena jarri zioten: Euskal Jaiak edo Fiestas Euskaras. Izen hori izango du 1985. urtera arte. Etenaldiaren ondoren, 1994an Parte Zaharreko hainbat elkartek jai hauek berreskuratu zituzten eta KTE, Parte Zaharreko Jai Batzordearekin batera, berriz antolatzen hasi zen.