Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Kontxako Bandera

regatas

Donostiako estropadak urtero egiten dira iraileko lehen bi igandetan Kontxako badian. Lehen igandearen aurreko ostegunean, Kantauri itsasoko ertz osoko traineruek –24 arte– lehiatzen dute denboraldiko estropada ospetsuenean parte hartzeko jokoan dauden zazpi plazetako bat eskuratzeko. 2017 urteko edizioan, sailkapen estropada abuztuaren 31n ospatuko da, eta bi jardunaldiak irailaren 3 eta 10ean.

Emakumezkoen Kontxako Bandera 2008-2017 - Emakumeak, 10 urte bogan.

Argazki Erakusketa

10 urte pasatu ondoren Donostiak Kontxako Emakumeen Hamargarren Bandera ospatu nahi du. Horretarako, Donostia Festak erakundeak, estropadaren antolatzaile den heinean, Udaleko Berdintasun Bulegoarekin elkarlanean, proposatzen du proban parte hartu duten guztiei esker ona  agertzea, Ramon Labaien plazan egingo den argazki erakusketa baten bidez. Hamar urte hauetako gertaera gogoangarriak jasoko ditu erakusketak. Emakumeek era guztietako kirolak praktikatzera bultzatu behar ditugu, eta, horretarako, aukerak sortu behar dira. Erakusketa eman diren aurrerapausoen erakusgarri txiki bat besterik ez da, baina gertatu den aldaketa hori ikusarazi nahi dugu, eta zoriondu genero estereotipoak apurtzen eta edozein kirol jardueratan parte hartzeko kemena erakutsi duten guztiak.Emakumezkoen Kontxako Banderaren argazkiekin Okendo K.E.an egindako “Boga berria 08” erakusketan erabili ziren materialak erakutsiko dira erakusketa honetan.

2017ko Kartela

CARTELweb

Egilea: TGA

TGA Donostiako diseinu-estudio bat da. Diseinu grafiko, diseinu interaktibo eta interiorismoko konponbide erabilgarriak, sinpleak eta iraunkorrak proposatzen ditu.
Informazio gehiagorako: www.tga.cc

“Kartelean biltzen saiatu gara estropaden zerizana helarazteko gaiak: jaia, kirola, tradizioa…

Osaera, mota eta kolore soilak ditu, eta estropaden munduko berezko elementuekin jolasten du, beste angelu batetik ikusita, beste ikuspegi batetik.

Bisualki xume eta minimalista, irakurri eta ulertzekoerraza da, eta mezu zuzena du; horixe da, gure ustez, lan komunikatibo ororen gakoa.Eta gustatzen zaigu.”

 

 

 2017ko Kontxako Bandera - Oinarriak

 2017ko Parte hartzaileak

2017ko Sailkapenareako Taldeak

2017ko Estropada Eremuen planoak

 2017ko Kontxako Bandera: Denborak