Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Egitaraua eta Kartela

FUEGOS006

2017ko datak

Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa Aste Nagusiko gauetan ospatzen da, eta ikuskizun piroteknikoen zale guztiek saihestu ezin duten hitzordua da.

2017ko edizio honek  54 urte betetzen ditu eta abuztuaren 12tik 19ra izango da. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa 12tik 18ra eta 19an ikuskizun piromusikala ikusteko aukera izango dugu.

2017ko Kartela

 

CartelFuegostxiki

Egilea: OSKAR MENDIZABAL

Azken lau urte ingurutan argazkigintzarekiko zaletasuna garatu duen sanpedrotarra. Paisaietako, itsasoari loturiko horiek bereziki, su artifizialetako eta gaueko argazkiak egitea gustuko du. Egunetik egunera zerbait berria ikasten saiatzen da eta, nola ez, baita hobetzen ere.

Sari ezberdinak jaso ditu: Bargotako (Nafarroa) sorgintza asteko 1. saria 2014, Donostiako su artifizialen 3. saria 2015 eta Donostiako su artifizialen 1. saria 2016.

Argazkia Miramar jauregi ingurutik atera nuen. Abaniko itxurako behealdea eta irudiaren zati gehiena estaltzen zuten urrezko tonu horiek nire arreta deitu zuten. “Urrezko euria” izenburua, aipatu tonuez aparte, egun hartako suetan zehar euria egiteari utzi ez ziolako aukeratu nuen, hainbeste non ez zuten bilduma amaitzeko aukerarik izan.


 

 

 

Erakundeak