Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Argazki lehiaketa

Fuegos artificiales

Aste Nagusiko Su Artifizialen IV. Argazki Lehiaketa

Aurten ere Su Artifizialen argazki lehiaketa ospatuko da; laster Oinarriak argitaratuko ditugu.

Argazkiak egiteko aholkuak

Bila ezazu toki egokia. Ahal baduzu urruti jarri.

Erabili tripodea eta urrneko kliskagailua Kameraren urruneko kliskagailua edo tenporizadorea erabili denbora laburrean (normalean 2 segundo)

Argazkia ondo enkoadratu eta zeruertzari zuzen eutsi

Horizontala edo bertikala? Bista orokorrak aukeratzen badituzu argazkiak horizontalean egin. Garrantzia suei eman nahi badiezu, bi formatuak dira baliagarri. Hori bai, enkoadratzea eginda duzunean, errespeta ezazu: horrela, zeruan erreferentzi puntuak bilatu ahal izango dituzu eta ez duzu etengabe kameraren bisoretik begiratzen ibili beharko argazkiak egiteko.

Aukeratu foku distantzia Su artifizialei argazkiak egiteko ez dago foku-distantzia berezirik. Distantzia laburrek hobeto enkoadratzeko aukera ematen dute. Foku-distantzia luzearekin enkoadratze-arazoak izan ditzakegu eta interesgunea argazkitik kanpo gera da.

Aukera ezazu ISO sentsibilitate baxua. Zenbat eta txikiagoa izan ISO balioa, orduan eta seinale/zarata gutxiago izango dugu eta argazkiaren kalitatea hobea izango da. Erreferentzia gisa, ISO 100 balio egokia izan daiteke.

Diafragmaren irekidura f/8 irekidura erreferentzia ona izan daiteke argazkiaren zatirik handiena garbia izan dadin.

Obturadore abiadrua Suen leherketa geldirik nahi baduzu, 1/50 abiadura edo handiagoa nahikoa izango da. Suaren ibilbidearekin jokatu nahi baduzu, abiadura txikiagoak egokiagoak izango dira.

Erabili eskuzko fokatzea eta fokatze-distantzia infinitura doitu.

Itzali flash-a