Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Historia eta Musika

Aste Nagusia

Donostiako Aste Nagusia XIX. mendearen erdialdean sortu zen, garai hartan uda Donostian igarotzen zuen goi-mailako turismoa entretenitzeko premiagatik. Garai hartako ikuskizun nagusia zezenketak ziren eta “Aste Nagusia” izena jaialdi horien publizitate-eslogan gisa sortu zen José Arana zezenketen inguruko enpresaburuaren eskutik.

Semana Grande
Semana Grande

Ikuskizun hori musika-banden kontzertuekin eta su artifizialekin osatzen zen, hauek ikusi nahi zituzten bisitariak gaua hirian pasatzera gonbidatuz. Horrela, Donostiak beste turismo mota bat aurkitu zuen: egonaldi labur eta jendetsuen turismoa.

Horrela sortu zen Aste Nagusia gaur egun ezagutzen dugun bezala. Bertan alderdi herrikoia eta, estetika eta kultur aldetik, kalitate handiko ikuskizunak uztartzen dira.

Aste-Nagusia_284_txi