Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Inauteriak

2019ko Inauteriak

2019ko Donostiako Inauteriak otsailaren 28tik, osteguna, martxoaren 4ra, astelehena ospatu ziren.

2019ko Egitaraua

2019ko Konpartsak

Aurten 26 konpartsek hartu zuten parte Inauterietako desfiletan; martxoaren 2an eta 3an, larunbata eta igandea, arratsaldeko 17:01ean ospatu ziren. Hemen behean agertzen den irudian sakatzen baduzue ibilbideen planoak, hasierako posizioak eta konpartsa guztien informazioa aurkituko duzue.

banner-euskara

2019ko Palmaresa

2019ko Kartela

CartelCarnaval2019Donostia

 Egilea: Lara Aranzabal Segura

Larak garbi izan zuen txikitatik pintatzeko jaioa zela. Txindoki Alkartasuna ikastetxean, arte-batxilergoko ikasketak egin zituen.

Hurrengo urteetan, Gasteizen barnealdeen diseinuko ikasketak egiten ari zela, bere grina ilustrazioa eta, oro har, diseinu grafikoa zela konturatu zen.

Ideiak garbi zituela, diseinu grafikoko ikastaro bat egin zuen, eta 3Dko diseinu eta animazioarekin jarraitu zuen Donostiako Ceinpro zentroan. Bertan, artista gisa aurrera egiteko beharrezkoak ziren tresnak aurkitu zituen.

Gaur egun, Rotulan izeneko errotulazio-estudioan lan egiten du, bere herrian (Tolosan). Bertan, aukera bikaina du profesionalekin lan egiteko eta gustukoen duen gauzarekin egunez egun bilakatzeko. Astialdian, diseinu-lehiaketetan aurkeztea du gustuko (kartelak, erakusleihoak, logotipoak...); ez da hobby hutsa, izugarri gustatzen zaio!

Kartela: Ezin dut galdu

Itsasotik kaleko giro ona sentitu duenean, gure olagarro xelebrea mozorrotu egin da Ondarretan aurkitu dituen lehen gauzekin, eta erabat egin da Donostiako jaira.

2019ko Momo Jainkosa

Momo Jainkosa 2019 Denok Taldea Konpartsako kidea da. Maider López du izena eta dantzazalea eta barre errazekoa. Izugarri gustatzen zaio gozatzea eta bere ingurukoak gozatzen ikustea gehien atsegin duena egiten duen bitartean…, dantzatzea, alegia.

Bere inauterietako ibilbidea duela 16 urte hasi zen Denok Taldean, 6 urte zituela, konpartsaren atzetik dantzan, baina konpartsan parte hartu gabe, bere ahizpak parte hartu baitzuen. Horrek eragiten zizkion sentsazioez jabetu zenean, parte hartu nahi zuela erabaki zuen. Eta, jakina, amarekin hartu zuen parte. Ama, kiderik leialena izan da bidaia honetan; beti egon da berekin, lehen urte hartatik gaur arte. Ama gabe, ez zen ezer berdina izango. Segizio moduan, beste hiru konpartsakide egongo dira: bi donostiar, Ana Gil eta Mikel Núñez eta hirugarrena berriz, Lasartekoa, Judith Sánchez.

MOMO JAINKOSA 2019

Inauterietako Jantzien Diseinuen I. Saria

Donostia / San Sebastián Festak-ek, Donostiako Modaren Klusterrarekin batera eta Garbera merkataritza zentroaren babesarekin batera, 2019ko Inauteriak direla eta, "Inauterietako Jantzien Diseinuen I. Saria" antolatu zuen.

Historia eta Musika

foto5Donostiako Inauterien lehen erreferentziak 1814. urtekoak dira. Garai hartan ikasle, lagun eta eskulangile-gremio taldeak osatzen zituzten eta Etxagarai edo Sarriegi  konposatutako doinu eta hitzak jotzen zituzten.

1882. urtean Inauteriek beste bide bat hasi zuten antolakuntzan aldaketa azpimarragarriak egin ondoren. Hala ere, 1900. urtean hasi zen festa hau oroitzapen ahaztezinak uzten bere ikusgarritasunaren ondorioz. Veneziako Inauteriekin alderatzera heldu ziren. Urte horretan bertan Raimundo Sarriegik Inauterietarako bi lan idatzi zituen: "Mariscos en tierra" eta "Lamentos de un chipirón".

Festak gorabeherekin aurrera jarraitu zuen 1924. urtean jokoa debekatzea agindu zuten arte, kalean Inauteriak ospatzeko zegoen tolerantzia kendu eta festa pribatutara murriztu zen.

1978. urtean Kultur eta Turismo Ekintzetxea inauterien tradizioa berreskuratzen hasi zen. Horretarako herri-elkarteen eta denbora libreko taldeen laguntza izan zuen. Orduz geroztik Momo jainkoa da pertsonaia nagusia eta bere iritsierak poz handia pizten du txaranga eta konpartsen doinuen erritmoan dantzatzen duten milaka pertsonen artean.