Entradas
San Sebastián, ciudad de la cultura

Inauteriak

2020ko Inauteriak

2020ko Donostiako Inauteriak otsailaren 20tik, osteguna, otsailaren 24ra, astelehena ospatuko dira.

2020ko Egitaraua

 

2020ko Konpartsak

Aurten ere 26 konpartsek hartuko dute parte Inauterietako desfiletan; otsailaren  22an eta 23an, larunbata eta igandea, arratsaldeko 17:01ean ospatuko dira. Hemen behean agertzen den irudian sakatzen baduzue ibilbideen planoak, hasierako posizioak eta konpartsa guztien informazioa aurkituko duzue.

konpartsak2020alt

 

 

2020ko Momo Jainkoa

ruben2020

Aurten, Momo jainkoaren figura aukeratzeko ardura Mystic konpartsarena izan da, eta honako pertsona hauek aukeratu dituzte: Rubén Rodríguez Barbero (Momo jainkoa), Maialen Martín Esteban, Edurne Rodríguez Barbero eta Mikel Felipe Las Heras (segizioa).

Rubén 1992. urtean parte hartu zuen lehen aldiz inauterietan, eta 28 urte hauetan, soilik 1996. urteko inauterietan ez du parte hartu. 2011. urtera arte, konpartsa bateko kide gisa parte hartu izan du beti, kalean eta beti dantzan. 2011. urtean, Rubének eta bere senide eta lagun batzuek Mystic konpartsa sortu zuten, eta konpartsaren arduradun bihurtu zen. Dantza egiteari utzi zion antolaketa lanetan jarduteko. Nolanahi ere, eta konpartsak berak eskatuta, 2017an berriro egin zuen dantza Illunben, inauterietan betetzen zuen 25. urteurrena ospatzeko. Inauterietan izan duen ibilbidean, konpartsa hauetako kide izan da: Alegría de Alza (1992 - 1993), S.D. Gurea (1994 - 2010) eta Mystic (2011tik gaur egunera).

Inauterietako Jantzien Diseinuen II. Saria

Donostia / San Sebastián Festak-ek, San Sebastián Shopsekin batera eta Garbera merkataritza zentroaren babesarekin batera, 2020ko Inauteriak direla eta, "Inauterietako Jantzien Diseinuen II. Saria" antolatu du.

2019ko Palmaresa

Historia eta Musika

foto5Donostiako Inauterien lehen erreferentziak 1814. urtekoak dira. Garai hartan ikasle, lagun eta eskulangile-gremio taldeak osatzen zituzten eta Etxagarai edo Sarriegi  konposatutako doinu eta hitzak jotzen zituzten.

1882. urtean Inauteriek beste bide bat hasi zuten antolakuntzan aldaketa azpimarragarriak egin ondoren. Hala ere, 1900. urtean hasi zen festa hau oroitzapen ahaztezinak uzten bere ikusgarritasunaren ondorioz. Veneziako Inauteriekin alderatzera heldu ziren. Urte horretan bertan Raimundo Sarriegik Inauterietarako bi lan idatzi zituen: "Mariscos en tierra" eta "Lamentos de un chipirón".

Festak gorabeherekin aurrera jarraitu zuen 1924. urtean jokoa debekatzea agindu zuten arte, kalean Inauteriak ospatzeko zegoen tolerantzia kendu eta festa pribatutara murriztu zen.

1978. urtean Kultur eta Turismo Ekintzetxea inauterien tradizioa berreskuratzen hasi zen. Horretarako herri-elkarteen eta denbora libreko taldeen laguntza izan zuen. Orduz geroztik Momo jainkoa da pertsonaia nagusia eta bere iritsierak poz handia pizten du txaranga eta konpartsen doinuen erritmoan dantzatzen duten milaka pertsonen artean.