Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Inude eta Artzainak

2021eko Inude eta Artzainak: konpartsek ez dute desfilerik egingo Donostiako kaleetan

Duela hilabete bat, Donostia Festakek Kaldereroak, Inude eta Artzainak eta Inauteriak 2021 jarduerak ez egiteko erabakiaren berri eman zien inplikatutako pertsona eta taldeei, eta hainbat konpartsek eman diete horren berri parte-hartzaileei eta Donostiako publikoari.

 

 inudesartzaiak

Historia eta Musika

Historia

Inude eta Artzainen lehen konpartsa 1885eko otsailaren 2an atera zen, Kandelaria egunez. Hala ere urte batzuk beranduago festa kendu egin zuten. Aurrerago, berreskuratzeko hainbat saiakera egin ondoren, Kresala Elkarteak behin betiko berreskuratu zuen 1977. urtean. Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxeak konpartsa urteko festen artean sartzea proposatu zuen ospatzeko egun zehatz bat aukeratuta: Kandelari egunetik gertuen dagoen igandea.


Artzainak eta inudeak


Artzainak eta inudeak

 

 

 2013: Inude eta Artzainak Konpartsaren desfilea

Musika

Musika-errepertorio nagusia Raimundo Sarriegi Maisuak idatzi zuen.

Comparsa de nodrizas

Konpartsako kalejira ezagunena. Momentu jakin batean Inudeek panpina gorantz botatzen dute artzainek oihu batez lagundurik salto bat ematen duten bitartean.

Introducción y escena de las nodrizas

Inudeak antzerkian parte hartzen hasten diren unea. Medikuari bisita egiten diote haurrak osasuntsu dauden ziurtatzeko.

Kontradanza

Koreografia ikusgarri baten bidez Inude eta Artzainaren arteko gorteiatze-dantza.

Escena del médico con las nodrizas

Inudeak medikuarengana doaz haurrei lehen txertoa jartzeko. Plazaren beste muturrean apaizak bedeinkapena emango die.

Kontradanza 2

Bikoteak, biribilean kokatuta, plazan barrena ibiliko dira erizainak dauden lekura heldu eta hauek haurrei biberoia emateko. Aldi berean, idazkariak haurren izenak erregistro-liburuan idatziko ditu.

Zortziko

Artzainek Inudeei eskainitako dantza.

Fandango eta arin arin

Konpartsako kide guztiek dantzatuko dituzte.

Festarik bihar bada

Gure hirian festara gonbidatzeko erabili ohi den abestia.