Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Kaldereroak

2021eko Kaldereroak: aurten ez dute Donostia bisitatuko

Donostiako kaleetan ez da kaldereroen bisitarik izango larunbat honetan, eta, beraz, ezin izango ditugu haien doinuak entzun, ezta ospatuko ez diren Inauteriak iragartzen dituzten zartagin eta mailuen errepikeak ere.

Duela hilabete bat, Donostia Festakek Kaldereroak, Inude eta Artzainak eta Inauteriak 2021 jarduerak ez egiteko erabakiaren berri eman zien inplikatutako pertsona eta taldeei, eta hainbat konpartsek eman diete horren berri parte-hartzaileei eta Donostiako publikoari.

Orain, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak, une honetan bizi dugun egoeraz jabetuta, erabaki du, atsekabe handiz, ezin izango dutela Donostiako herritarrekin urtero egiten duten hitzordura joan. Aldi berean, 2022an, "mailu zorrotzekin eta eztarri entrenatuekin" berriro topatzeko deia egin digu, eta bideo labur bat ere prestatu du, gogorarazteko oraindik ere beren sugarra bizirik mantenduko dutela dauden kanpamendu guztietan.

 

caldererosweb

 Historia eta Musika

Historia

Hungariar Kaldereroen lehen konpartsak 1884ko otsailaren 2an, Kandelariaren jaiegunean, desfilatu zuen. "La Unión Artesana" eta "La Fraternal" herri-elkarteek antolatu zuten Inauterietako festen barruan. Konpartsa irten zen lehen aldiz, Raimundo Sarriegiren musikak eta Adolfo Combaren letrak lagunduta. Victoriano Iraolaren "Begi urdin bat" abestia 1886. urtean hasi ziren jotzen.

1958ra arte gorabehera handiak izan zituen; izan ere, oso garai oparoak izan bazituen ere, beste zenbaitetan desagertzeko zorian egon zen, eta elkarte antolatzaileak aldatuz joan ziren.

Hainbat urtetan gainbeheran egon ondoren, hasieran "Gaztelupe" eta beranduago "Gaztelubide" elkarteei esker berreskuratu zen. Hala ere, 1959 eta 1968 urteen arteko garaira arte ez ziren erregulartasunez ospatzen hasi Kaldereroak. Erreginaren pertsonaia indartu zen, Antiguan beste konpartsa bat eratu zen eta ospakizun-eguna otsailaren lehen larunbatera aldatu zuten. Hala ere, eboluzio hori eten egin zen, arrazoi politikoen ondorioz festa bertan behera geratu zenean.

Kaldereroen azkeneko susperraldia 1972an gertatu zen, herri-elkarte eta hiritar-talde batekin lankidetzan eta Kultur eta Turismo Ekintzetxeak babestuta. Harrezkero jai honek ez du etenaldi gehiago izan. Gainera, 80ko hamarkadaz geroztik konpartsa berriak sortu dira, festa denboran eta espazioan zabalduz. Azkenik, 2005ean, banaketa bat gertatu zen emakumeak abeslari gisa sartu izanaren inguruan piztutako polemikagatik.

Musika

Hona hemen Kaldereroetako abestiak: