Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Entsegu irekia: En Picado - Ai Do Project - Iker Arrue

Antzerkia eta dantza
Dantza: entsegu irekia
En picado
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2021 Api 12
/ 19:00
0,00 EUR
Gonbidapenarekin
Elebitan
Agortuta

Oharra: Entsegu egunean, apirilak 12, 18:30etatik aurrera jaso ez diren gonbidapenak eskuragarri izango dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.

Dantza Garaikidea zer den ba al dakizu? Dantzari profesionalek nola entseatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Dantzaren munduari buruz ikasi nahi zenuke?

Horrela bada, etorri zaitez EN PICADO lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera, Iker Arruek zuzenduriko Ai Do Project konpainiaren eskutik.

Taldeko hiru kide izango dira hurbilketa-aurkezpenean eta sormen prozesuaren erreferentzia eta ezaugarri esanguratsuenen ibilbide bat aurkeztuko diete bertaratutakoei.

En Picado bost dantzari eta bi musikarirentzako sorkuntza da. Musika konposaketa Idoia Hernandez HATXE-k garatu du. Emanaldietan, konposagileak berak eta sorkuntzan parte hartu deun Aitor Zabala, Errenteria Musikal-eko ikasleak interpretatzen dute lehenengoaren konposaketa.

 

Sarrera dohainik izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

 

 

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu