Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Principiantes; Javier Gutiérrez, Mónica Regueiro

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Principiantes
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Eka 19
/ 19:00
24, 18, 10 EUR
Gaztelaniaz

Principiantes Raymond Carverren kontakizun ezagunenetako baten antzerkirako egokitzapena da, jatorrian 1981ean argitaratu zena, Zertaz hitz egiten dugun maitasunaz hitz egiten dugunean izenburuarekin. Hain zuzen ere, maitasunaren gaia jorratzen du lanak, sukalde batean hitz egiten duten lau pertsonaiaren bitartez: senar-emazte "beterano" bikote bat eta harreman berriagoa duten lagun bikote gazteago bat.

Arratsalde batean zehar, argi aldakorrak markatutako giro batean, laurek beren esperientziak eta ideiak partekatzen dituzte, handiak eta txikiak, maitasunak eta bestearen beharrak esan nahi duenari buruz. Erromantikoa eta urratzailea, errealista eta poetikoa aldi berean, pieza garai bateko erreferentea izateaz gain, funtsezko musika-pieza baten indarrez harrapatzen gaitu gaur egun.

Juan Cavestany: "Kontakizunak lehen aldiz argia ikusi zuenean, Gordon Lishek, Carverren lagun eta editoreak, erdira murriztu zuen. Muntaia hau egiteko, jatorrizko bertsioan oinarritu gara batez ere (2007an berreskuratu zen), eta egile amerikarraren beste pasarte batzuk ere erabili ditugu. Horrela, gure proposamenak Carver unibertsoko elementu errepikakorretan murgildu nahi du: bikote-harremanak, maitasuna eta alkohola babesleku gisa, baina baita arma hilgarri gisa ere, predestinazioa ausaren aurrean, eta esperientzia amerikarraren testura literarioa".

Aktoreak: Javier Gutiérrez, Mónica Regueiro, Daniel Pérez Prada, Vicky Luengo.

Zuzendaritza: Andrés Lima

Moldaketa: Juan Cavestany

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu