Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Celebraré mi muerte, Teatro del Barrio

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
celebraré mi muerte
Antzoki Zaharra
2021 Api 02 - Api 03
/ 19:00
20, 15 EUR
Gaztelaniaz

Hilketa egozten dioten sendagilea, ikus-entzuleen artetik eratutako epaimahaia eta pantaila bat. Horra antzezlan honen eszenaratzea, eutanasiari buruzko eztabaida sakona planteatzeko. Hourmann doktoreak berak dioenez: Ondo bizi nahi badugu, zergatik ezin gara ondo hil?

Zerk eraman zuen hala jokatzera gau hartan? Pertsonak erabaki al dezake noiz eta nola hil? Zer egingo genuke guk heriotza nahitaez datorkigula-eta? Ikus-entzuleen artean zoriz hautaturiko bederatzi kide egongo dira haren ondoan agertokian. Haiek izango dira berak inoiz izan ez zuen herri-epaimahaia. Haiek emango dute epaia.

Antzezlanean Hourmann kondenarazi zuten gertaerak eta Argentinako jaioterrian izan zuen bizitzako pasadizoak tartekatuko dira. Izan al zuten eraginik hark bizi izandakoek paziente bati eutanasia ezartzeko erabakian? Marcos Ariel Hourmann bera da antzezlan honetako protagonista, eta Alberto San Juan eta Victor Morilla zuzendariak.

Esku programa

Informazio gehiago: Teatro del Barrio.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu