Etorkizunik ez?
Gizon erdi lurperatu bat lur-pila batetik irteten da, eta bizirik zen artean iritsi dituen ondorioak irakurtzen ditu bere egunkarian. Poeta izan zen eta porrot egin zuen bere bertsoez bere garaiko gizartea hobetzeko ahaleginean, eta heriotzaren orduan fantasia batean hartzen du babes, lorezaina dela pentsatzen du lorategi ilun eta etze batean. Bi itzalek bisitatzen dute, fruta jaten eta ameskerietan gozatzen den Bizi xaloak eta zelata etengabean dagoen Herio itzalezkoak.
Poetak gogoetak aletzen dizkio ikus-entzuleari, denok egin dezagun gure ekarpena mundu hobea sortzearen alde; bere barne-lorategitik, kontatzen digu nola izan poeta bizi dugun mundu piztiaz bete honetan, baina ia ez du astirik, eta ikus-entzuleek haren agonia partekatzen dute amaiera aztoratzaile batean.
Antzezleak: Francisco Negro, Mayte Bona, Patricia Díez-Labín. Teknika eta arte zuzendaritza: Regue Fernández Mateos. Francisco Negro-ren performancer bat Morfeo Teatro-k ekoiztua.
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa