Un viaje a América bi neraberen historia da, Jone eta Mariarena, zeinak Estatu Batuetara joan baitira ikasturtea han ematera. Bi nerabeak oso desberdinak dira, eta ez dute elkar ulertzen. Jonek iritzi ona du «estatubatuar bizimoduaz»; Mariak, berriz, aurreiritzi asko ditu yankien kontra. Aireportuan daudela, norbaitek ostu egiten ditu Joneren maletak eta dokumentazioa, eta poliziak atxilotu egingo du, legez kontrako etorkin latinoa delakoan.
Hizkuntza-arazoak eta arraza-aurreiritziak direla medio, egoera kafkiarra biziko du. Astebete latza pasatu ondoren, aske utziko dute, doi Mexikoko mugan kanporatzear dutela. Hala, Jonek hainbeste miresten zuen Amerika haren alderdi iluna aurkituko du; Mariak, berriz, jende solidarioa ezagutuko du, eta horrek lagunduko dio adiskidetzen hainbeste mespretxatzen zuen gizarte harekin.
Jonek eta Mariak ikasturte osoa emango dute Estatu Batuetan. Gaur dute etxera itzultzeko eguna, eta historiaren hasierako aireportu hartantxe elkartu dira. Duela urtebete mespretxuz begiratzen zioten elkarri, baina orain badakite adiskide izango direla betiko.
Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Aktoreak: Miren Arrieta Nerea Mazo. Zuzendaritza laguntzailea: Vito Rogado. Eszenografia: Fernando Bernués. Argiztapen diseinua: David Bernués. Ikus-entzutezkoa: Acrónica Producciones. Jantziak: Ana Turrillas. Argazkia: Mikel Blasco. Teknika: Acrónica Producciones. Administraritza: Maite Gorrotxategi. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: Nagore Plazaola. Banaketa: Portal71
Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa