Napoleon gizakia eta haren inguruan sortu den fenomenoa ulertu nahian, liluraren eta arbuioaren artean gabiltza. Lan honek auzi politikoak eta sozialak planteatzen ditu, gaur egun ere bizi-bizi daudenak.
Goranahiak, ausardiak eta erabakimenak urrun eraman zuten, lurraldeak zabaltzera, Iraultza Frantsesaren idealez jabetuta. Gero, aurrez arbuiatutako balio aristokratikoetara hurbildu zen, bere eskuetan bildu zuen boterea, eta Enperadore izendatu zuen bere burua. Inork ez bezalako nahimena zuen. Erorketa gorakadaren tamainakoa izan zen. Eleberrietakoa bezalako bizitza, osagai guztiak dituena historia ona osatzeko.
Gauza asko esan dira eta esango dira Napoleon Bonaparteri buruz. Jendeari dagokio haren irudi historikoa eta Napoleon gizakia epaitzea edo goraipatzea. Companhia do Chapitók historiaren atze-aurreak kontatzen ditu, umorez eta poesiaz. Izan ere, txanpon guztiek dituzte bi alde: aurkia eta ifrentzua.
Zuzendaritza: Cláudia Nóvoa, José C. Garcia. Dramaturgia: Ramón de Los Santos. Antzezleak: Jorge Cruz, Susana Nunes, Tiago Viegas. Ekoizpen zuzendaritza: Tânia Melo Rodrigues. Soinu efektuak: Sílvio Rosado. Jantziak: Cláudia Nóvoa, Glória Mendes. Argiztapen diseinua: José C. Garcia, Saturnino Rodrigues. Diseinu grafikoa: Sílvio Rosado. Eszena argazkiak: Frank Saalfeld. Komunikazioa: Cristina Carvalho. Motion design: Sofia Serrazina. Video spot: Joana Domingues, Bruno Gascon. Giran zuzendaritza teknikoa: Paulo Cunha. Banaketa: César Arias – MARMORE
Informazio gehiago: Marmore
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa