En la cuerda floja zenbait galderaren ondorio da: Zer gertatzen zaie gure gorputz-gogoei ordena bilatzen dutenean? Egonkortasuna utopikoa al da? Desoreka behar al dugu bizirik irauteko? Ana Moralesek zuzendu eta jokatu du ikuskizun hau, gizaki gisa norberaren burua auzitan jartzeari buruz mundu gero eta ulergaitzago batean.
Ana Moralesen ezaugarria da bizitzan izan dituen egoerak agertokian birsortzea, bizitzarekin eta errealitatearekin lotura estua duten ikuskizunetan, kontakizuna dantza autobiografikoaren bidez eginez, forma zabalak erabiliz, abangoardia eta tradizioa konbinatuz.
Sorkuntza-lan hau gure gogo-aldarteetan sakontzen saiatzen da, eta desoreka aurrera egiteko eta bizitzeko beharrezko den zerbait balitz bezala erabiltzea proposatzen du. Flamenko hautsi, garaikide eta indartsu honek ezin hobeto islatzen du nola bilatzen ditugun etengabe oreka eta desoreka, modu inkontzientean maiz, bertan goxo egotetik zerbaiten bila abiatzen garelarik. Hautsia, horixe litzateke hitz egin-egina dantzaria taula gainean ikustean sortzen zaigun sentipena. Hautsi bertutetsua, noski, hautsi bat barne-bilaketa transmititzen dakiena, eta dantzariak dantzaren bidez agerian jartzea lortzen duena.
Zuzendaritza artistikoa, koreografia: Ana Morales. Zuzendaritza eszenikoa: Roberto Olivan, Ana Morales. Musika zuzendaritza, sorkuntza: José Quevedo Bolita. Dantza: Ana Morales. Musika: José Quevedo Bolita, Paquito Gonzalez, Pablo Martín. Off ahotsa: Sandra Carrasco. Argiztapen diseinua: Benito Jiménez. Soinua: Gaspar Leal Barker. Errejidore, makinari: Jorge Limosnita. Eszenografia diseinua: Roberto Olivan, Ana Morales, Antonio Godoy. Eszenografia errealizazioa: Antonio Godoy. Ekoizpen ejekutiboa: Ana Morales. Banaketa: Matel Cultura / May Torrejón. Ekoizpena: Elena Martín. Jantziak: Belen de la Quintana
Informazio gehiago: Matelcultura
Argazkia: Óscar Romero
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa