Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Cóncavo Convexo, Led Silhouette

Antzerkia eta dantza
dFERIA: Diziplina anitza
Cóncavo Convexo, Led Silhouette
Gazteszena (Egia K.E.)
2021 Mar 15
/ 12:00
12,8 EUR
45 minutu

Musika, dantza eta eskultura elkartzen dituen diziplina anitzeko lana da Cóncavo Convexo. Hutsari buruzko gogoeta proposatzen du, gorputzaren eta espazioaren arteko harremanaren ikuspegi eskultorikoan oinarrituta.

Lan honetan mugimendua modu mekanizatuan eta zientifikoan irudikatzen da, leku negatibo, bakar eta huts batean sartuz. Ezerez horretan baieztatzen du gizakiak bere burua. Arkitektura, eskultura, pintura, dantza... espazioaren menpe daude, bakoitza bere bitartekoen arabera. Cóncavo Convexok espazioaren funtzio berezi bat azpimarratu nahi du: emozio estetikoaren sortzea.

Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Jon López, Martxel Rodriguez. Soinu espazioa: Gaizka Sarasola, Ibai Gogortza. Dramaturgia: Gaizka Sarasola. Eskultura: Lukas Ulmi. Argiztapen diseinua: Andoni Mendizabal. Argazkiak: Irantzu Pastor. Jantzien diseinua: Iñaki Cobos. Ekoizpena: Nagore Martinez

Informazio gehiago: Led Silhouette

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu