Antzezlan honen gaztelaniazko bertsioa, Madre Coraje, martxoaren 15ean izango da.
Gerra beti izan da negozioa. Eta Ana Fierling-ek badaki hori. Horregatik dabil bi semeekin eta alabarekin basakeriaren artean. Alde batekoei eta bestekoei zerbitzatzen diete, eta aldi berean ez batekoei ez bestekoei. Bitartean, historia epiko hau gertatzen da, ardatz nagusitzat gizakien biziraupenaren ankerkeria duena. Materialismoak gaina hartzen dio tragediari, gerrak sorgortu egiten gaitu, eta gizakiok ikasi gabe jarraitzen dugu, akats berberak eginez.
Ama Kuraia Bertolt Brecht-en Ama Kuraia eta bere semeak klasikoan oinarritua da, eta Arriaga Antzokiak ekoitzi du.
Zuzendaritza eta moldaketa: María Goiricelaya. Euskarara egokitzapena eta zuzendaritza laguntzailea: Kepa Errasti. Antzezleak: Ione Irazabal, Itziar Lazkano, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Idoia Merodio, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos, Mikel Martínez. Parte hartze berezia: Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua. Espazio eszenikoa: José Luis Raymond (AAPEE). Jantzien diseinua: Betitxe Saitua. Mugimendu eszenikoa: Eva Guerrero. Musika: Jon Aguirrezabalaga Zabala. Musika eta ahots moldaketak: Carlos Imaz. Soinu espazioa: Ibon Aguirre. Argiztapen diseinua: David Alkorta Bisualak: Estudio Gheada Banaketa: Portal 71
Informazio gehiago: Arriaga Antzokia
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa