Una noche sin luna antzezlanean, Federico García Lorcaren bizitzako eta obrako alderdi ezezagunenetara hurbiltzen gara. Funtzioak planteatzen duen bidaia ez da bidaia arkeologikoa, baizik eta poetaren obraren bitartez geure errealitatea ezagutzeko bide bat. Hartara, antzezlan hau pieza bizi, ausart eta dinamiko bihurtzen da, non Lorcaren hitza, bizitza eta mundua gure errealitatearen ispilu baitira. Antzezlanak Federico García Lorcaren elkarrizketak, solasaldiak eta hitzaldiak biltzen ditu, bai eta haren obren zati batzuk ere, eta azkenean, tablao flamenko batean nola, haren poema asko. Horien bidez eta Juan Diego Bottoren dramaturgiaren bidez -Sergio Peris - Menchetaren zuzendaritzapean-, Lorcak berak hurbilduko gaitu bere mundura.
Ironia, hunkiberatasun eta umore-zentzu handiz, autoreak kontatuko dizkigu Madrilgo Ikasleen Egoitzako egonaldia, Yermagatik jasotako kritikak, La Barracan izandako esperientzia, prentsarekiko harremanak, amodioak, azken urteetako tentsioa, eta, horri guztiorri esker, hainbat gaitara hurbilduko gara: emakumearen rola Lorcaren begirada beti poetiko eta erreibindikatzailetik, arte- eta adierazpen-askatasunaren beharra, sexu-identitate askearen aldeko borroka, edota oroimenaren eta sustraien garrantzia.
Informazio gehiago: Concha Busto Producción
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa