Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Los hijos; Elena Irureta, Susi Sánchez, Joaquín Climent

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Los hijos
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Ots 06
/ 19:00
24, 18, 10 EUR
Gaztelaniaz

Antzezlana "ekialdeko kostako etxola txiki batean" gertatzen da, non bizi baitira Hazel eta Robin, erretiroa hartutako bi zientzialari nuklear, lan egiten zuten zentral nuklearrean hondamendia gertatu zenez geroztik. Nahiz eta elektrizitatea errazionatuta egon eta Geiger kontagailu bat izan erradiazio-aztarnak atzemateko, normaltasun-itxurak egiten saiatzen dira. Orain Robinek lurra lantzen du, eta Hazelek yoga egiten, eta harremanak dituzte Lauren alaba zaharrenarekin. Baina halako batean Rose agertuko da, lankide izan zuten fisikari nuklear bat, 38 urtean ikusi ez dutena, eta hortik aurrera haien bizimodu itxuraz ordenatua eten egingo da, eta gogoeta egin beharra izango dute beren bizitzek etorkizuneko belaunaldietan izango duten eraginaz.

Elena Irureta, Susi Sánchez eta Joaquín Climent dira aktoreak, David Serranoren zuzendaritzapean, Lucy Kirkwoodek idatzitako obra honetan, zeina etorkizun hurbilean gertatzen baita, zentral nuklear batean izandako hondamendi baten ondorioez eta etorriko diren belaunaldiekiko dugun erantzukizunaz hausnartzeko.

Informazio gehiago: Producciones Teatrales Contemporáneas

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu