Oharra: lan honen euskarazko bertsioa urtarrilaren 28 eta 29an antzeztuko da.
Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen gisan, egunkari bat "Gerra eta bakea ttipi baten pareko" da. Egunero iraungitzen den nobela amaiezina. Mundu kaotikoa, lau zutabe estutara ekarria. Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz?
"Egunkaria kasuan" libreki inspiratutako lan hau kazetaritzari egindako omenaldia da, modu bidegabean itxiarazi dituzten hedabide guztiei eskainia.
Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa
Koprodukzioa: Ant3rkiz (Victoria Eugenia, Arriaga Antzokia, Principal Antzokia) eta CDN
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa