Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara; Loraldia

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Anton Abbadia
Antzoki Zaharra
2021 Urt 22 - Urt 23
/ 19:00
20, 15 EUR
Euskaraz
Euskaraz

Orain dela mende bi Anton Abbadia etorri zen mundura Dublinen. Bertan erakutsi zioten euskaraz berbetan eta bertatik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua.

Txomin Heguy aktore lapurtarrak Anton Abbadiaren arima hartu eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarriko ditu tauletara. Txomin Heguy eta Patxo Telleria egilearekin batera, eszenan hiru musikari izango dira: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba), Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea) eta Alaia Phillips Ducau (boza). Musikak antzezlanaren soinu banda gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris, Zuberoa… eremuetatik abiatuz. Sentikari honen leman Oier Guillan izango da. Loraldiaren produkzio propio honetan ezinbestekoa izan da Metrokoadroka eta Chimères antzerki taldeen elkarlana.

Esku programa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu