Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Hnuy illa, Kukai Dantza

Antzerkia eta dantza
Dantza
Hnuy illa, Kukai Dantza
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Aza 29
/ 19:30
24, 18, 10 EUR
Euskaraz
60 minutu
Euskaraz

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995 urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionandiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionandiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banaezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu