Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Jauría, Teatro Kamikaze

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
jauría
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Aza 14
/ 20:00
20, 15, 8 EUR
Gaztelaniaz

Jauría La Manadakoei egindako epaiketaren transkripzioetatik abiatuta sortutako antzezlana da, salatuen eta salatzailearen adierazpenen zatiez eraikia, komunikabide batzuetan argitaratu ziren bezala. Fikzio dokumental bat da, oso material errealean oinarritua, errealegian, biktimaren eta biktimarioen buruan barrena bidaiatzeko modua ematen diguna. Epaiketa hartan, salatzailea beren intimitatearen xehetasun gehiago ematera behartu zuten salatuak baino. Kasu hark maskulinitate kontzeptua eta gure gizarteko sexuarekin duen lotura astindu zituen. Epaiketa hura muga izan zen ordura artekoaren eta ondorengoaren artean.

2020ko Antzezlan Onenari Max Saria. Bestetik, Genero Indarkeriaren Kontrako Kultura Saria jaso zuen 2019an, Berdintasunaren Ministerioak emana emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko egin duen ekarpenagatik, eta 2019ko Ercilla Saria Sorkuntza Dramatiko Onenari.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu