Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

De Gernika a Nueva York, pasando por Berlín; Tentazioa Produkzioak

Antzerkia eta dantza
Teatro
De Gernika a Nueva York pasando por Berlín
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Urr 03
/ 20:00
20, 15, 8 EUR
Gaztelaniaz

Antzezlan ibiltari honek Agirrek, erbesteratua izan zenetik denbora gutxira, Europa okupatuan zehar egindako bidaia epikoa kontatzen du. Etengabeko hausnarketa egiten duen bidaia zirraragarria da; bere herriaren alde lan egin zuen politikari bat protagonista duena, eta ibilbide horretan New Yorkera iritsi arte izandako bizipen esanguratsuenak jasotzen dituena. Hain zuzen ere, Agirrek berak bidaia horretan idatzi zuen egunkaria (Gernikatik New Yorkera, Berlindik pasatuta) da antzerki-libretoa sortzeko gida.

Fernando Bernuesek zuzenduta eta Patxo Telleriak idatzitako antzezlanak diziplina anitzeko lan baten bidez bidaia historiko hau azaltzen du. Iñaki Salvadorrek zuzenean interpretatutako soinu-banda du, bien bitartean Iñaki Rikarte aktorea Agirreren azalean sartuko da. Gainera, obrarako propio sortutako ikus-entzunezko piezak izango dira; bidaiako espazio bakoitza girotzeko funtzioa izateaz gain, era guztietako sentimenduak eta emozioak transmititzeko ere balio dutenak.

Informazio gehiago: Tentazioa Produkzioak

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu