Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Intocables; Ados Teatroa, Pentación Espectáculos

Antzerkia eta dantza
Teatro
Intocables; Ados Teatroa, Pentación Espectáculos
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Urr 24
/ 20:00
20, 15, 8 EUR
Gaztelaniaz

Aristokrata aberats bat tetraplegiko geratu da istripu baten ondorioz, eta gazte baztertu bat kontratatu du zaintzailetarako, kartzelatik irten berria (alegia, lan horretarako izan daitekeen pertsonarik desegokiena). Nazka-nazka eginda dago errukiz eta lainezaz tratatzen duten zaintzaileez, eta hauxe gustatzen zaio gazteagandik: ez diola inolako errukirik. Elkarrekin dabiltzala, Vivaldi eta rap musika nahastuko dituzte, hizkera dotorea eta kaleko hizketa, traje garestiak eta txandal-prakak. Bi munduek talka egingo dute lehenik, eta elkar ulertuko dute ondoren.

Intouchables film sarituaren egokitzapen honetan Roberto Álvarez, Jimmy Roca, Begoña Maestre eta Iker Lastra dira protagonistak, Garbi Losadaren zuzendaritza pean.

Informazio gehiago: Ados teatroa



Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu