Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

¡¡Por todos los dioses!!, Focus

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
¡¡Por todos los dioses!!, Focus
Antzoki Zaharra
2020 Urr 10 - Urr 11
/ 20:00
20, 15 EUR
Gaztelaniaz
Estreinaldia

Fernando Cayok, Valladoliden familiarekin izandako haurtzarotik eta aitak pinturarako eta literatura mitologikorako zuen zaletasunetik abiatuta, ibilbide barre-eragile, kritiko eta lisergikoa egiten du mitologia grekoan, bizitzan eta egungo munduan barrena. Bidaia jarraitua, paralelismoz beterikoa antzinako mitologiaren eta gure eguneroko portaeren eta "jainko-jainkosa garaikideen" artean. Familia bereko kide bihurtzen ditu Lupe amona, Zeus, Afrodita, Delfina eta Ricardo aita-amak, anai-arrebak eta Dionisos eta Menade basatiak. "Niretzat, umorea zentzuz beteriko arma bat da, errealitatea zehatz analizatzeko dugun tresna". (Fernando Cayo)

Informazio gehiago: Focus

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu