Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

La habitación de María, Concha Velasco

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
La habitación de María
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Abu 19 - Abu 23
/ 20:00
28, 24, 20 EUR
Gaztelaniaz
Estreinaldia

Adi babes eta higiene neurri hauei

Isabel Chacón idazle ezagunak 80 urte betetzen ditu. Planeta sariaren irabazleak, zeinak ezin izan baitzuen hura jaso agorafobia duelako, inolako ekitaldi publiko edo familiarrik gabe ospatuko du urtebetetzea, azken urteetan egin ohi duen bezala. Gaitz hori dela eta, Chacónek 43 urte darama etxean gordeta, Madrilgo etxeorratz bateko 47. solairuan, zeina bere gotorleku bihurtu baitu, eta nora eramaten baitiote behar duen guztia (janaria, arropa, sendagaiak...).

Gau horretan, sutea pizten da, eta biztanle guztiak eraikinetik irtetera behartzen dituzte. Baina Isabelentzat hori ezinezkoa da; ezin da irten etxetik. Sugarrak goialdera iristen ari dira, eta Isabelek bizitzan hartu duen erabakirik garrantzitsuena hartu beharko du, umore-zentzu zorrotzez egingo die aurre une horretaraino eraman duten beldur, mamu eta bizitzako trauma guztiei, berandu izan baino lehen.

Informazio gehiago: Pentación

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu