Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Pánico; Coart+e & Felipe Andrés Producciones

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Pánico
Antzoki Zaharra
2020 Uzt 30 - Abu 02
/ 20:00
20, 15 EUR
Gaztelaniaz

Adi babes eta higiene neurri hauei

Leo ordu txikietan iritsi da Max-en pisura, mozkortuta. Umetatik dira lagunak, boy-scoutetan zeudenetik... Leok gaua etxe hartan pasatzen uzteko eskatzen dio Maxi, eta biharamun goizean hasten da historia.

Lotsaturik eta desesperaturik, fabore bat eskatzen dio lagunari: astebetean terapeuta izan dakiola, hain justu ere denbora hori eman baitio bikote-lagunak, erantzun bat aurkitzeko bikoteak ustez bizi duen krisiari. Baina Leok ez du ulertzen Max ere krisi existentzialean sartuta dabilela, emazteagandik banandu berri baita, eta hori gainditzeko terapia hartu behar izan baitu... Ez zuen funtzionatu, ordea, eta orain oreka espiritualaren fasean dago, meditazio-ariketen eta isiltasunaren fasean... Eta azak ontzeko, hor agertzen da Joni, Maxen anaia eta Leoren laguna hura ere, arrakasta handia duen telebista-programa bateko aurkezlea, kontzentratzeko eta berekoikeria-arazo izugarria duena.

Inork ez ditu ikusi nahi bere benetako arazoak, inork ez daki nola lagundu elkarri, inork ez die aurre egin nahi bere miseriei. Hori dela eta, hirurak, elkarrekin bizitzera beharturik, trakets, egoera sinesgaitz eta barregarrietara iritsiko dira beren bizitza kaotikoak aurrera ateratzeko.

Informazio gehiago: Coart + e producciones

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu