Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Cuidados intensivos, Coart+E Producciones

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
cuidados intensivos
Antzoki Zaharra
2020 Ira 03 - Ira 06
/ 3 - 5: 20:00 / 6: 19:30
Gaztelaniaz

Mar, Sol eta Luz hiru ahizpa dira, eta bihotza eskuan eta bizitzeko gogo biziz agertuko zaizkigu. Barreak, negarrak, sentimenduak, sexua, bizia eta heriotza tarteko direla, ospitale batean lan egiten duten emakume hauen historia pasatuko da gure begien aurretik. Denboran egindako bidaia, erizaintza eskolatik irten berritan gaztetxo zirenetik, handik urte batzuetara beren bizitzako unerik garrantzitsuenetako bati aurre egin behar dioten arte. Bidaia horretan, ezer ez da amaitzen hasi zen bezala, eta datozen, doazen eta gelditzen diren pertsonak aurkituko dituzte. Bidaia horretan, azken batean, dena aldatuko da, bi gauza izan ezik: ahizpak bildu ohi diren ZIUko atseden-gela eta, batez ere, elkarri dioten maitasuna.

Ángeles Martín, Blanca Oteyza eta Paloma Montero dira protagonista Yolanda García Serrano eta Laura Leónen komedia honetan, Oteyzaren beraren zuzendaritzapean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu