Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

La sumisión (y el porvenir está en los huevos), Morfeo Teatro

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
la sumisión
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Abu 28 - Abu 29
/ 20:00
24, 20, 15 EUR
Gaztelaniaz

Eugêne Ionescoren antzezlan hau, zeina Victoria Eugenia Antzokiak koproduzitu baitu Morfeo Teatrorekin batera, fartsa ero bat da, zeinean Jacobo izeneko gazte batek, inguratzen duen munduaz etsita, uko egiten baitio familia bat eratzeari. Gurasoek estu hartu eta bezatu egin nahiko dute, ezkontzera behartuz. Baina errebeldian setaturik, Jacobok uko egiten dio horri ere, salbu eta munduko emakumerik itsusienarekin ezkonduko balitz. Gurasoek hitza hartuko diote, eta Roberta aurkeztuko, hiru sudur dituen neska bat, zeinak azkenean mutila limurtuko baitu.

Ionescok, absurduaren antzerkiaren maisuak, proba pasaraziko die ikus-entzuleei komedia zorrotz honetan, trufa amorratua eginez kontserbadurismoari, gizarte kontsumistari aurpegiratuz gehiago axola zaiola irtenbide neoliberala, non pertsonak produktibitatearen arabera neurtzen baitira, zoriona lortzea baino. Elkarrizketa eroak eguneroko bizitzaren absurdua jartzen du agerian, gizakiaren defentsarik eza populismoek eta ideologia atzerakoi eta berekoiek erasandako mundu batean. Intsumiso izateko proposatzen digu, errebelatzeko, gure printzipioei uko ez egiteko, menpekotasunean ez erortzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu