Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Confusio, Goyo Jiménez

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Confusio, Goyo Jiménez
Victoria Eugenia Antzokia
2021 Mai 06 - Mai 08
/ 19:00
24, 18, 10 EUR
Gaztelaniaz

Goyo Jiménez: "Maiteak, maitiak, maitiek, maitiok, maitiuk... Ongi etorri Confusiora! Alegia, neure ahalez egin nezakeen ikuskizunik jostagarrienera! Azal dezadan hau. Orain arte sortu ditudan unerik barregarrienak ikuskizun bakar batean biltzea erabaki dut, zertarako eta ahalik eta algara gehien eragiteko. Barrez mukuru ikusi nahi zaituztet, horra. Mukuru eta gainezka, barrea dariola. Beherakoa edota gonbitoak eragin nahi dizkizuet, barrearen barrez. Auzitegietan auzia jar diezadazuen nahi dut, barre gehiegi eragin dizuedala-eta. Barreak nazka eragiteraino irits zaitezten nahi dut, emankizun honen ondotik tragedia latzak besterik ikusi nahi ez izatea. Hemendik hogei, hogeita hamar, berrogei urtera ere, ezpainak gorantz jar dakizkizuen nahi dut, Confusio ez galtzeko zoriona izan zenuten abagune hura gogoratzen duzuenean".

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu