Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Rámper, vida y muerte de un payaso Cancamisa Teatro

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Rámper
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2020 Mar 25 - Mar 26
/ 20:00
15 EUR
Gaztelaniaz
Bertan behera

Martxoaren 13ko oharra: COVID-19 birusaren (koronabirusa) hedapena geldiarazteko asmoz, Donostiako Udalak Donostia Kulturako zerbitzu guztiak itxi egingo ditu eta programazioa eten gaur, martxoak 13, 16:00etatik aurrera. Neurri hau oraingoz martxoaren 29ra arte hartu da. Informazio gehiago: sarreren diru itzulketa eta beste hainbat xehetasun.

Rámper 20ko eta 30eko hamarkadetako pailazorik famatuena izan zen Espainian. Bere itxurako marrazki bizidun bat zeukan, bere ahotsa garaiko arbel diskoetan grabatuta utzi zuen, pelikula bat filmatu eta likoreak eta guzti zituen bere izenarekin. Baina Guda Zibila lehertu zen, eta nahiz eta berak antzezten jarraitu, gauzak ez ziren berriro onera etorri.

Bakarrizketa honetan Rámper eta Ramón, pailazoa bata eta pailazoarena egiten zuen aktorea bestea, antzokitik antzokira salto eginez dabiltza, bere istorioa entzun nahi duen norbaiten bila. Eta ez zaie erraza suertatuko, 50 urte baino gehiago hilik baitaramatzate...

Informazio gehiago: Cancamisa Teatro

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu