Amelia andreak, kantu-irakasle zorrotz bat, Ramon hartu du etxean, hil berri den amaren oroimenez kantatzeko ahots-teknika hobetu nahi duen gizon gazte bat. Aukeratutako kantak, La golondrina, esanahi berezia du berarentzat, eta, dirudienez, baita Ameliarentzat ere. Lehen hinki-hankak eta guzti, azkenean emakumeak onartuko du lehen eskola ematea. Arratsaldeak aurrera egin ahala, bi pertsonaiak iraganeko kontuak aletuz doaz. Iragan horretan arrasto sakona utzi du aurreko urtean islamistek hiri horretan egindako atentatu terrorista batek.
Erasoaren esanahiak, terroristaren zioek eta biktimen itzal luzeak liskar gogorra piztuko dute Ameliaren eta Ramonen artean, eta hortik iritsiko dira gertaera izugarri haiei buruzko egia aurkitzera. Egia horrek beren identitateez gogoeta egitera behartuko ditu, galera eta maitasunaren hauskortasuna onartzera, eta hainbesteraino biluztuko dira non bien patuak betiko lotuta geratuko baitira, bizitzari egindako kantuan.
Carmen Maura eta Dafnis Balduz dira Guillem Cluaren antzezlan honetako aktoreak, eta Josep Maria Mestres, berriz, zuzendaria.
Informazio gehiago: LAZONA
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa