Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

¡Viva! Manuel Liñán

Antzerkia eta dantza
Dantza
Viva
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Urt 11
/ 21:00
24, 18, 10 EUR

Oharra: Ikuskizuna hasi aurretik, eta konpainiaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Andoni Mutiloa kazetariarekin 20:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, Manuel Liñán zuzendari eta koreografoak aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan.

¡VIVA! Higiduraren askatasunari egindako kantua da, non emetasuna norberaren osagaitzat onartzen baita gorputz maskulinotik, non genero-patroiak, flamenkoa bezala kodeturiko mundu batean, alaitasunetik eta gozamenetik hausten baitira, alor berriak sortuz, alor urratu gabeak baina ez arrotzak, hala ere... Irrikatzen dugun gorputza eraikitzen duen eraldaketa, emakume flamenkoan inspiraturiko karakterizazioaren bidez, hartara geure burua adierazteko modua nabarmentzeko. Eraldaketa horrek ez du beti berekin mozorrotzea, biluztea baizik.

Ospakizunaren moldean, Liñánek dantzaren aniztasuna proposatzen du, hainbat forma eta forma bakoitzaren berezitasuna.

Eta hori sei bailaor-dantzarirekin batera egiten du; horiek arakatu eta murgilduko dira emetasunaren unibertso liluragarri horretan, maskulinitatetik ikusita, eta azalduko dituzte horrela bi identitate horiek, geure izatearen osagai direnak.

Informazio gehiago: Manuel Liñán

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu