Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Le départ, Zora Snake

Antzerkia eta dantza
Dantza
Le départ
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2020 Ots 26 - Ots 27
/ 20:00
15 EUR

Oharra: Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, konpainiak aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan, Andoni Mutiloak gidatutako solasaldian.

Kamerungo ipar-ekialdea eta hego-ekialdea zafratzen dituen gizarte-krisian, lehendakariak 37 urte boterean egin eta gero, Zora Snake koreografo eta performerra gerraren ondorengo berradiskidetze-errituala osatzen saiatzen da bere unibertso artistikoaren inguruan. Afrikaren gaurko egoerari buruzko ikuspegi bat, dantza konprometituaren bidez, hip hop-aren tradizio erritualean inspiratua. Berrogeita bost minutuko lan koreografiko hau gonbita bat da gure garaiko haustura geopolitikoak eta soziokulturalak – ezkerraren eta eskuinaren, Iparraren eta Hegoaren, Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko hausturak– gainditzeko dauden aukerei buruz pentsatzeko eta, hartara, Afrikaren eta gaur egungo munduareneraberritzea bultzatzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu