Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Utzi zure mezua seinalearen ondoren, Tanttaka Teatroa

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Utzi zure mezua
Antzoki Zaharra
2019 Aza 21 - Aza 22
/ 20:00
20, 15 EUR
Euskaraz
Euskaraz

*Antzezlan honen gaztelerazko bertsioa azaroaren 23an eta 24an emango da.

Utzi mezua seinalearen ondoren (Deje su mensaje después de la señal, gaztelerazko bertsioan) lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu.

Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere.

Marina, Carmela, Sara eta Vivianak erabiliko dute ahots-postontzia beren burua ulertzeko terapia gisa, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten. Gaurko lau emakumeren ahots ausart, gertuko, eguneroko eta aldi berean poetiko. Lau amodiozko istorio sutsuri, desengainuari eta hitzaren bidez aske egindakoari aurre eginez bizirik dirauten lau ahots. Zentzudun emozioz jositako lau istorio.

Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz dira Arantza Portabalesen lanaren egokitzapen honen protagonista, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean.

Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu