Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

La ternura, Alfredo Sanzol

Antzerkia eta dantza
Teatro
La ternura
Victoria Eugenia Antzokia
2020 Urt 12
/ 19:00
24, 18, 10 EUR
Gaztelaniaz

Oharra: adi abonamendu honi.

Erregina bat eta haren bi alabak Armada Garaitezinean doaz bidaiari, Felipe II.ak komenentziazko ezkontzak egitera behartu baititu aiton-seme ingelesekin, Ingalaterraren inbasioa ondo bidez burutuko denean. Esmeralda erreginak gorroto ditu gizonak, bizitza baldintzatu eta askatasuna kendu baitiote beti, eta ez dago prest alabek patu bera izan dezaten. Erreginak, armada uharte ustez desertu baten ondotik pasatzean, ekaitz larria sortzen du, eta daramatzan ontzia hondoratu egiten da. Baina uhartean egurgile bat eta haren bi semeak bizi dira, hara ihesean joanak berriro bizitzan emazterik ez ikusteko deliberamendu irmoz. Erregina eta bi printzesak ohartzen direnean ez daudela bakarrik, gizon-arropak janzten dituzte beren burua babesteko. Eta halaxe hasiko dira abenturak, maitemintzeak eta nahasteak.

Maitatzearen indarraz eta ausardiaz ari da La ternura. Samurtasuna da maitasunaren adierazpidea; samurtasunik gabeko gizartea gerran den gizartea da. Shakespeareren komedien unibertsoan inspiraturik, Alfredo Sanzolek zuzentzen du La ternura. Teatro de la Ciudad eta Teatro de la Abadíak ekoiztutako antzezlana. Max Saria Antzerki Ikuskizun Onenari.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu