Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Still Life & No Half Measures, Taiat Dansa

Antzerkia eta dantza
Dantza
Still Life & No Half Measures
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Abe 20
/ 20:00
24, 18, 10 EUR

Meritxell Barberák eta Inma Garcíak aurkezten dizkiguten bi pieza hauetan, Dantza-Artea binomioa jorratzen dute ikuspegi desberdinetatik, bi zuzendarioi guztiz interesatzen zaien kontua baita hori. Dantzak Artearen Historian duen rola auzitan jartzen saiatzen da "Still Life", begirada kritiko, tarteka ironiko eta eraikile, tarteka errebelatzaile den batez. Mendeetan eta mendeetan, dantzak beste arteekin izan duen oreka, ez-beligerantzia moduko hori, kontratu isil halako baten alaba izan da, irauten duten zeinuen gailentasun erlatiboa onartuz. Desagertzearen festa da dantza.

No Half Measures instalazio koreografikoa da, museo bateko erakusketa-aretoa balitz bezala eszenaratzen zaiguna. Lan honek dantzaren eta hura osatzen duten lau dantzarien identitateaz egiten du gogoeta, autorretratu kolektibo baten bidez. Erretratuen arteko elkarrizketak korronteak zeharkatu eta abangoardiako zenbait arte-mugimendutarantz jotzen du.

Informazio gehiago: Taiat Dansa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu