Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Hamlet, la danza del melancólico; Ballet Flamenco Jesús Herrera

Antzerkia eta dantza
Dantza
Cartel de Hamlet
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Aza 28 - Aza 29
/ 20:00
32, 25, 15 EUR
Estreinaldia

Oharra: azaroaren 28an, ikuskizuna hasi aurretik, eta konpainiaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Andoni Mutiloa kazetariarekin 19:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, konpainiako kideek aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei antzokiko eszenatokian.

Tragedia, drama eta bizitzako bakardadea, izan ala ez izan, egin ala ez egin, dantzatu ala ez dantzatu... Ukoa ala Mendekua. Hainbat gauzaren konbinazioari esker –Flamenkoaren hizkuntza, Mussorgskiren obran inspiraturiko musika klasikoa, Donostiako Orfeoiaren presentzia telurikoa eta gaur egungo dramaturgia bat–, oximoron halako bat gertatuko da, itxuraz elkarren kontrakoak diren osagaiek bat egingo baitute esanahi bateratua sortzeko. Dantzaren hizkuntza koreografikoak, dantza flamenkoak eta antzerkitasunak bat egiten dute musika-adierazpenarekin. Shakespeareren testuaren sakontasunak eta edertasunak piztu egingo dira Orfeoi Donostiarraren ahotsetan eta cante flamenkoaren adierazpen "jondo"an. Pieza modu kronologikoan antzeztea alde batera utzita, arte-proposamen hau zera adieraztean datza: sentimenduak eta emozioak, Hamlet printzearen bizitza bihurritzen duten gogo-egoerak eta bizi-amildegiak.

Informazio gehiago: Jesús Herrera

Donostia Kultura, Donostiako Orfeoia

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu