Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Gran Bolero, Jesús Rubio Gamo

Antzerkia eta dantza
Dantza
Gran Bolero
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Urr 19
/ 20:00
24, 18, 10 EUR

Oharra: adi abonamendu honi.

Oharra: ikuskizuna hasi aurretik, eta konpainiaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Andoni Mutiloa kazetariarekin 19:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T-ko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, konpainiako kideek aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkiete bertaratuei antzokiko Club Aretoan.

Gran Bolero erresistentziaren neke-plazerei buruzko pieza bat da, atseginetik akidurara doan tarteari buruzko dantza setatsua; partekatzen ditugun denbora eta espazioa, betea eta iheskorra, bihotz-pilpira eta sosegua ospatzeko dantza. Gran Bolero aukera ederra da zera gogoratzeko: noizbait erabaki genuela sinestea ezen dantzak eta musikak orotarik salbatuko gintuztela. Gran Bolero denbora da, eta toki bat ere bada, zeinean Madrilgo sei dantzari eta Bartzelonako beste sei elkartzen baitira energia xahutzeko eta musika bisitatzeko. Ravelek 1928an espainiar dantza tradizional batean oinarrituriko orkestra-saio gisa asmatutako musika.

Informazio gehiago: Jesús Rubio Gamo.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu