Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Felicidad, Tenemos Gato

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Felicidad, Tenemos gato
Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
2019 Abe 15
/ 19:30
10 EUR
Gaztelaniaz
75 minutu

Emakumeak amodioa egin nahi du; gizonak orain ez du nahi. Beste gizon batek entzuna izan nahi du; beste emakume batek ama izan nahi du. Emakumeak bidaiatu nahi du; gizonak ere bai. Emakumeak eta gizonak hiru urte daramatzate bakarrik egon gabe. Emakumeak eta gizonak alaba dute. Beste gizon batek ez du aita izan nahi. Emakumeak eta gizonak Lisboara doaz.

Felicidad, Malagako Tenemos Gato antzerki eta ekoizpen konpainiaren antzezlana, gizakiak helduaroan zoriontsu izateko egiten duen ahaleginari buruzko gogoeta bat da. Bidean bikote harremanak, laguntasuna, langabeziaren drama, amatasuna eta lana eta familia bateratzeko borroka jorratuko dira, 30 eta 40 urte bitarteko hamarkada horretan, gaztaroko itxaropenak helduaroaren errealitatearekin alderatzen direnean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu