Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Crimen y telón, Ron Lalá

Antzerkia eta dantza
Teatro
Crimen y telón
Victoria Eugenia Antzokia
2019 Abu 27 - Abu 29
/ 20:00
28, 24, 20 EUR
Gaztelaniaz

Ikus-entzule jaun-andreok: atxilo hartzen zaituztegu lehen graduko artizidio baten susmagarri, konplize edo lekuko gisa. Eskubidea duzue barre edo negar egiteko, emozionatzeko, abestien erritmoari jarraitzeko eta Crimen y telónen amaiera inori ez kontatzeko.

Antzerkia hil egin da eta Noir detektibeak hiltzailea aurkitu behar du Anti Arte Agentziak iragan ilun baten sekretua argitu baino lehen. Horretarako, Antzerkiaren historian ibiliko da, egia ezkutuen bila, pertsonaia-sare misteriotsu bat itzalean konspiratzen dabilen bitartean. Omenaldia antzerki unibertsalari, genero beltzeko thriller eran egina, etorkizun hurbilean girotua, non arteak debekatuta baitaude eta non gure planeta, Lur Hiri bihurturik, adimen artifizial batek gidatzen baitu, dronen armada baten laguntzaz. Erlojupeko ikerketa bat, zeinaren ondorioz hiltzailea edonor izan baitaiteke. Baita zeuek ere, ikus-entzule jaun-andreok.

Ron Lalák ekoiztua.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu