Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

Señora de rojo sobre fondo gris, José Sacristán

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Señora de rojo sobre fondo gris
Antzoki Zaharra
2019 Abu 01 - Abu 04
/ 20:00
25, 20 EUR
Gaztelaniaz

Lanbidean urte asko daraman margolari bat sormen-krisi latzean sartua dabil luzaroan. Emaztea ustekabean hil zitzaionez geroztik, hura dena baitzen berarentzat, ezin izan du margotu ezer. Egoera horretan, gogoratuko du nola, gazte-gaztetan elkar ezagutu zutenetik, gertaera zoriontsuek harengana erabat maiteminez lotuta eduki zuten; nola, pixkanaka, gaixotasuna agertu zen inork gutxien uste zuenean, eta nola horrek heriotzara eraman zuen 48 urtetan.

Antzezlan hau maitasun-istorio bat da, heriotzarainoko bidean, Espainia ezagun baten ezaugarriak ageri zaizkigularik. Zorionaz eta zorionaren galeraz hitz egiten digu, eta gizaki bakoitzaren barnemuinetaraino iristen da, emozioraino, egiaren bide zuzen eta sinpletik.

Informazio gehiago: Pentación

<\center>

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu