Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

BLUR#1, Coletivo Qualquer

Antzerkia eta dantza
Dantza: entsegu irekia
BLUR#1
Club Aretoa - Victoria Eugenia Antzokia
2019 Mai 20
/ 19:00
0,00 EUR
Gonbidapenarekin
Elebitan
Agortuta

OHARRA: Jasotzen ez diren gonbidapenak eskuragarri izango dira emanaldiaren egunean, maiatzaren 20a, 18:30etatik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.

Dantzari profesionalek nola entseatzen duten ikusi duzu inoiz? Koreografoak eszenatokian nola sortzen duen ikusi nahi duzu? Horrela bada, etor zaitez Coletivo Qualquer konpainiraren BLUR#1 lan koreografikoaren entsegu irekia ikustera. Sarrera doan da, baina bertarako ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserba egitea eta baieztapena jasotzea. Erreserba egiteko bete inprimakia:

 

Argi bakar bat, beti ere txikia, mugimenduaren ikuspegi lausoa ilunantzean dagoen espazio batean. Ilunean garatzen den korporaltasuna. BLUR#1 Korporaltasun garaikidea zalantzan jartzetik abiatzen da eta hori lortzeko dantzariaren irudia, zati batean edo guztiz, desegitearen kontzeptu-praktikan oinarritzen da. Honek eszenan kokatzen den gorputzaren eta bere burua ikusgai egiteko, edo ez, duen moduaren inguruan bat-bateko eztabaida sortzen du. BLUR#1 Azkuna Zentroa eta Dansatelier Rotterdam-en laguntzaz egindako dantzalana da.

Gehienez, bi sarrera pertsona bakoitzeko. Plaza-kopurua mugatua da, eta onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu