Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

José K, torturado; Moma Teatre

Antzerkia eta dantza
Antzerkia
Moma Teatre
Gazteszena (Egia K.E.)
2019 Mai 11
/ 20:00
10 EUR
Gaztelaniaz

Jose K. terrorista bat da, eta jendez beteriko plaza batean bonba bat jartzeko asmoa du. Poliziak atxilotu egiten du, eta denbora gutxi dutenez, torturatu egiten dute sarraskirik izan ez dadin. Tortura kasu bakar batean balekotzat jotzea edozein kasutan balekotzat jotzea da. Ez jakitea, komenigarria ez ezik, ezinbestekoa da.

Ikuskizun honen kalitate artistikoa ez datza bakarrik torturaren justifikazioari buruzko eztabaida moralean, eszenaratze ezin egokiagoan eta Iván Hermésen interpretazio izugarrian; horrez gain, giza eromenaren gainean eratzen duen elkarrizketa dugu. Eszena ispilu bihurtzen da, eta beren buruen irudia itzultzen die ikus-entzuleei; harekin identifikatzen dira nahasmen moralari buruzko gogoeta honetan, zeinak gure lozorro existentzialetik ateratzen baikaitu. Kontzientziei eragiten die planteamenduak: torturak noraino hondatzen duen ukitzen duen guztia.

Egilea: Javier Ortiz.

Zuzendaria: Carles Alfaro.

Aktorea: Iván Hermés.

Informazio gehiago: Moma Teatre

Oharra: 18:30ean mahai-inguru bat egongo da torturari buruzkoa Paco Etxeberria, Laura Pego eta Jorge del Cura adituekin.

Jarduera gehiago: Omenaldia Javier Ortiz kazetariari maiatzaren 10ean eta 11n Egian.


Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu